Ikasbidaia Londresen
Duela hiru aste Elizaldeko 4.mailako ikasleok Londresera joan ginen. Biarritzen hartu genuen hegazkina eta garraiobide desberdin batzuk eta gero, azkenean albergera iritsi ginen. Bertan, gauzak utzi, bueltaxka bat ematera eta afaltzera atera ginen. Hurrengo bi egunetan Londreseko gune ospetsuenak ezagutu genituen eta erosketak ere egiteko aprobetxatu genuen, adibidez, Picadilly circus, Big Ben, Camden Town, Covent Garden...
Guri pertsonalki gehien gustatu zitzaizkigun inguruak Hide Park eta Camden Town izan ziren. Lehenengoa oso erlaxantea zelako eta bigarrena oso jende eta denda bereziak zeudelako, leku harrigarria iruditu zitzaigun.
Gure bidaian zehar hainbat aldiz mugitu ginen han ohikoak diren autobus gorri horietan.
Asko gustatu zaigu Londres hiria eta edozeini gomendatuko genioke bertara joatea.
